Hizpideak

Mubaraken bakardadea

Xabin Makazaga.
2011ko otsailaren 1a
00:00
Entzun
Egipton 30 urteko immobilismoa eta ustelkeria irauli nahi dutenek Kairon gaur milioi bat lagun biltzeko esperantza daukate, iraultzak atzera bueltarik ez duela erakusteko. Hosni Mubarak bota egin nahi dute, Ben Ali diktadorea Tunisiatik bota zuten gisa berean. Astebeteko protestak 125 hil baino gehiago eragin ditu, eta, Tunisian bezala, Egipton ere armadak zeresan handia izango du, aldaketa odol isuri handirik gabe egiteko.

Europako gobernuek onartu egin dituzte urteetan Afrika iparraldeko diktadura bigunak. Erregai hornidura eta immigrazioaren kontrola lortu dituzte, giza eskubideen urratzeei ez ikusiarena egitearen truke. Baina Ameriketako Estatu Batuek sostengatu dute gehien Mubarak; orain, ordea, protestak «zilegiak» direla eta Egiptora «benetako demokrazia» iristeko unea dela esan dute.

Mubarak ez ezik, Israel ere ez dago batere lasai: eskualdeko solaskide bakarra kolokan ikusten dute, Camp Davideko hitzarmena arriskuan, eta Anaia Musulmanen beldur dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.