Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

Nekez

2020ko otsailaren 20a
00:00
Entzun
Nekazaritza eta abeltzaintza babestu beharreko sektore estrategiko eta garrantzitsu gisa jotzen dira, eta administrazioek egiten dituzte horiei eusteko politikak: Europako Batasunaren NPB Nekazaritza Politika Bateratuko laguntzak dira pisu handien dutenak. Askok EBren laguntzei esker irauten dute. Beste askok, laguntzarik gabe. Nekez, gehienek ere. Eta orain NPBren erreforma egin nahi du Bruselak. Aurrekontuak negoziatzen gaur hasiko dira, eta laguntzak murriztea espero da.

Itolarria da nekazari askok sentitzen dutena, eta itolarri horretan kalea hartu zuten atzo, Iruñean, ehunka nekazarik eta abeltzainek. Nafarroako laborarien errealitatea jarri zuten mahai gainean, baina antzekoa da Euskal Herriko gainerako laborariena ere. Duela 30 urteko prezioetan ari dira saltzen euren produktuak, eta izugarria da nekazariei ordaintzen zaien jatorrizko prezioaren eta kontsumitzaileak ordaintzen duenaren arteko aldea; adibide gisa, tomatearen eta brokoliaren prezioa boskoiztu egiten da, eta seikoiztu porruarena.

Nafarroako Gobernuaren arabera, hamalau urtean 4.700tik 2.700ra jaitsi da sektoreko profesionalen kopurua foru erkidegoan, eta 40 urtetik azpikoak ez dira 400era iristen. Kolpeak bata bestearen atzetik ari da jasotzen lehen sektorea, baina etorkizunerako estrategikoa dela benetan sinesten bada, konponbideak behar ditu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.