martxelo otamendi
HIZPIDEAK

Nongo filmak dira gureak?

2022ko abuztuaren 27a
00:00
Entzun
Naturaltasun handiarekin hartzen ari gara hainbat ekimen desnazionalizatzeko joera, tentsioa galtzearen ondorioz. Nahita egindakoa edo nahi gabekoa izan liteke joera hori, alegia, inertziak, korronte nagusiak bultzatua. Bizi dugun lehorteak ez dio kalterik egiten korronte mota horri.

«Inork ez zidan esan euskaldun izatea zein nekeza den», abesten du Ruper Ordorikak Zaindu maite duzun hori kantan. Nekeza delako lurrazpiko aparkalekuan botoi bat sakatu beharra pantailako informazioa euskaraz jasotzeko, edo digitalizazioaren garaian aldiro kutxa automatikoari esan behar izatea eragiketa euskaraz egin nahi duzula.

Atzo jakinarazi zuen Donostiako Zinemaldiak Euskal Herrian ekoitzi eta aurtengo aldian eskainiko dituen 17 filmen zerrenda; erabat edo nagusiki euskaraz, 13. «17 euskal film», «Euskal ekoizpenen zerrenda», «Cosecha vasca», «Diciesiete películas vascas»... atzo bertsio digitaletan irakurri genituen tituluak. Inork ez zituen film horiek Espainiako ekoizpentzat hartu.

Handik gutxira, 17 filmon informazioa igorri zigun Zinemaldiak komunikabideoi, «Euskal zinemaren ordezkaritza» esapidearekin. Fitxa ofizialean, aitzitik, film horiek Espainiakoak dira.

Muguruzaren Black is Beltza II: Ainhoa Espainiako filma da nagusiki euskal erakundeen diruarekin ordaindutako Zinemaldian?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.