Hizpideak

Pausoa aldatzeko herren

Xabin Makazaga.
2011ko martxoaren 16a
00:00
Entzun
Japonian hondamendi nuklearraren arriskua agerikoa izanagatik, Foro Nuklearrak ez du pausoa aldatu: «Jendearentzat ez dago arriskurik». Maria Teresa Dominguez lasai asko geratuko zen, baina inor gutxi lasaituko zuen.

Japoniako Gobernuak onartu du isuri erradioaktiboa izan dela Fukushiman —legezkoa baino 10.000 aldiz erradiazio handiagoa neurtu dute—, nukleoan fusioa gertatzeko arriskua dago, erreaktore baten ontzian pitzadurak izan bide dira, beste baten euspen-horman zortzi metroko bi zulo eragin ditu suak, eta zentral nuklearretik 20 kilometroko eremua jendez hustu dute.

Alemanian 1980 baino lehen eraikitako zentralak behin-behinean gelditzea erabaki dute, eta mundu guztian ari dira segurtasun nuklearrerako neurriak berraztertzen. Three Miles Island (1979) eta Txernobyl (1986) eztabaida pizteko baliagarri izan ziren, baina, gure energia beharrak gutxitu ezean, herren ibiliko gara pausoa aldatzeko, eta hor jarraituko dute nuklearrek. Eredua, akaso, uranio eskasiak aldaraziko du, petrolioarekin gertatzen den moduan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.