HIZPIDEAK. Jon Eskisabel

Pilota Txillida Lekun da

2010eko abenduaren 31
00:00
Entzun
Txillida Leku museoak gaur irekiko ditu azkenengo aldiz ateak, eskultorearen sendiak iragarri bezala. Museoa ekonomikoki bideragarria izan dadin diru laguntzak handitzeko erakunde publikoekin hasitako negoziazioak gehiegi luzatzen ari zirela iritzita itxieraren berri ematea erabaki zuen familiak, komunikabideen laguntzaz alarma soziala pizteko eta halako altxor kulturala galtzen uztea eragozteko presionatuak senti zitezen instituzioak. Hilabete geroago, ez dirudi bi aldeen jarrerak asko hurbildu direnik, baina pilota Txillida Lekuko arduradunen eskuetara itzuli dute instituzioek, itxiera aldi labur baterako izango dela errepikatuz. Aferari larritasuna kendu eta gizartea lasaitzea da mezu horren atzean dagoen asmoa, auzia konpontzeko borondatea erakusteaz gain.

Luis Txillida museoko zuzendariak ez du negoziazioez hitz egin nahi, elkarrizketez baizik. Adierazgarria da, Txillidak jakin baitaki negoziazioak malgutasuna dakarrela, akordioa egin nahi bada. Eta orain arte familiak erakutsi duen jarrera zurruna izan da. Altzairuzkoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.