Hizpideak

Plazaren oihartzuna

Pello Urzelai.
2011ko otsailaren 22a
00:00
Entzun
Kairo hiri guztien ama omen da egiptiarrentzat eta azken asteetan bertan gertatu denarekin Tahrir plaza izango da aurrerantzean plaza guztien ama. Aldarrikatzeko, erresistitzeko eta ospatzeko balio izan baitu Tahrir plazak. Herritarren nahia adierazteko espazio eraginkor bihurtu da, eta herritarren batuketa boteretsua izan daitekeela erakutsi du. Aldaketa politikoak eragiteko balio izan du kaleratzeak Tunisian zein Kairon. Ahalmen horretaz eta abaguneaz ohartu dira Ipar Afrikako eta Ekialde Hurbileko beste lurralde batzuetan ere, emaitzak diferenteak badira ere. Errejimen guztiak erresistitzen ari dira, Marokotik Bahraineraino, Libia barne, baina eusteko indar eta modu ezberdinez (orain arteko bortitzena Libian gertatzen ari da). Ezin da jakin nola amaituko den matxinada sorta hau, ezin da aurreikusi errejimen hauen arrokatzeko gaitasuna, baina domino eragina agerikoa gertatzen ari da. Baten erorketak ondokoa bultzatzen du, eta gelditzeko modurik ez dagoela dirudi. Gaztelua erori osteko egora da argitzeko dagoena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.