Hizpideak

Printzesa

inaki petxarroman
2011ko otsailaren 4a
00:00
Entzun
Printzesa izan nahi zuen Nafarroako Gobernuak aurrematrikulazio kanpainarako prestatu –eta aldatu— duen bideoko lehen neska protagonistak. Mari Errauskinen antzera, printze maitagarriarekin ezkondu eta zoriontsu izan nahi zuen. Beste neskatoak planeta zainduko duela hitzeman du —seme-alabak, senarra, aitona-amonak ere bai, suposatzen da—; eta hirugarrenak ez du handia izan nahi. Zertarako?

Mari Errauskinen moduan printzea maitemindu eta printzesa bilakatzea ez da mundu honetan erraza. Gehiago dira printzea amestu eta apoarekin aurrez aurre topatzen direnak.

Praktikoagoak dira bideoko mutil protagonistak: mediku, astronauta eta sukaldari izan nahi dute handitan. Lanak egingo ditu ezagun eta errespetuzko. Lanari esker lortuko dute arrakasta pertsonala eta bizi proiektu ilusionagarria. Plazako gizon izango dira.

2011. urtean gobernu batek umeei halako rolak eskaintzea argigarria da. Besteak beste, emakumeen aurkako indarkeria eta zapalkuntza sistematikoa ulertzen laguntzen duelako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.