HIZPIDEAK

Reding

Koldo Aldabe.
2010eko irailaren 22a
00:00
Entzun


Europako Justizia komisario Viviane Reding ez du ikaratu Frantziak ijitoen aurka abiarazitako kanporatzeen inguruan joan zen astean Europako Batasuneko estatu eta gobernuburuek jarrera lotsamangarria erakutsi izanak eta Nicolas Sarkozyren alde agertu izanak -nabarmentzekoa izan zen Espainiako gobernuburuaren jarrera patetikoa, une eta gairik okerrena aukeratu baituzen mesedeak itzultzeko-. Aitzitik, aurrera egin, eta iragarri du Frantziako Gobernuaren aurkako espedientea aurkeztuko duela; EBko Justizia Auzitegiraino eraman nahi du Frantziako Gobernua, Sarkozyren gobernuak Europako Batasuneko herritarren joan-etorriei buruzko araudia oker aplikatu duela eta gutxiengo baten aurka ekin diola iritzi baitio Redingek.

Indartuta atera da, gainera, Justizia komisarioa, Europako Legebiltzarrarensostengua jaso baitu, baita UMP kide duen talde popularrarena ere.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.