Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Rosa Parks Gipuzkoan

2022ko urtarrilaren 19a
00:00
Entzun
Beltzak ezin ziren autobuseko aurreko aulkietan eseri. Zuriei utzi behar zieten lekua, eta beraiek atzeko eserlekuetara joan. Lehen mailako eta bigarren mailako pertsonak bereizita, nabarmen. Rosa Parks ekintzaileak aurre egin zion egoera horri, eta uko egin zion atzeko eserlekuetara joateari. Epaitu eta espetxeratu egin zuten. 1955. urtea zen, eta Alabaman gertatu zen, AEBetan.

«Autobusean, alboan toki bat badut libre, pertsona batzuk zutik geratuko dira nire ondoan ez esertzeko». 2022. urtea da, eta Gipuzkoan bizi den senegaldar jatorriko gizonezko batek kontatu du. Gaur egun ez dago arraza desberdineko pertsonak bereizteko arau idatzirik, eta gizartea berdinzaleagoa da, hitzez. Baina eguneroko bizitzan kontrakoa bizi dute hainbat migrantek. Ez du inon jartzen beltzak eta zuriak ezin direla nahastu. Baina jendeak migranteen alboan esertzeko gogorik gabe segitzen du. Ez jende guztiak, baina bai jende gehiegik.

Bazterketa nabarmena denean, haren kontra egitea errazagoa da. Ez badizute esertzen uzten, eseri. Baina bazterketa sutilagoa denean, aurre egitea ere nekezagoa da. Inork ez du esaten ez esertzeko beltz baten ondoan, baina eserlekua libre dago, eta jendea zutik. Eta ez du aitortuko ez duela beltz baten ondoan eseri nahi.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.