Hizpideak

San Telmo berria

Jon Eskisabel.
2011ko otsailaren 18a
00:00
Entzun
Donostiarren museo kutuna da San Telmo, bere kokapen eta esanahiagatik berezia, herritar askoren sentimendu eta oroitzapen gozoekin estuki lotua, baina, hori horrela izanagatik, ez da arazo eta krisialdietatik salbu egon. 90eko hamarkadaz geroztik, museoak ez du proiekturik izan, edo, zehatzago esanda, izan dituen guztiak ezerezean gelditu dira, Euskal Herriko eta Gipuzkoako museoen mapan San Telmok bete beharko lukeen zereginaz ados jarri ezinik ibili direlako instituzioak. Rafael Zulaika zuzendariaren dimisioak, 2003an, inflexio puntua ekarri zuen San Telmoren krisialdian.

Horregatik, itxaronaldi luze baten ondoren, apiriletik aurrera museo eraberrituak zer ekarriko zain dira herritarrak. Astelehenera arte ez dute aurtengo erakusketen eskaintza ezagutuko, baina udalak proiektu berri eta erakargarria egiteko ahalegin ekonomiko handia egin du, eta haren tamainako aurreikuspenak egin ditu: 140.000 bisitari espero ditu lehen urtean. Diru sarrerak handitzeko, lehen aldiz sarrera ordaindu beharko da San Telmon.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.