Hizpideak

Sindikatuen eredua

enekoitz telleria sarriegi
2011ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Lehen aldiz egin dutelako dauka balioa sekulakoa, baina han egindako aldarrikapenengatik eta egiteko moduarengatik dauka, batez ere, balioa sekulakoa. Euskal gehiengo sindikalak (ELA, LAB, EILAS, EHNE eta Hiru) eta Galiziako, Kataluniako eta Kanariar Uharteetako sindikatuek protesta egin dute Madrilen. Lan merkatuaren, pentsioen eta negoziazio kolektiboaren erreformen kontra egin dute ozen, baina beste eredu sindikal baten alde ere bai ozen. Koordinatuta eta elkarrekin. Norberak norbere lan eta bizi-baldintzak erabakitzeko eskubidea aldarrikatu dute; Euskal Herriari buruzko erabakiak Euskal Herrian hartu behar direla.

Eta eredugarriak dira horretan. Koordinatuta eta elkarrekin aritze horretan. Eta horregatik eman nahi izan diote atzokoari dimentsio politikoa. Lan harremanetarako eta babes sozialerako euskal esparrua horrelakoen bidez gauzatuko delako gehiago, eta ez esparru horren alde daudela esan bai baina gero Madrilera protestara beharrean hango papurrak negoziatzera joaten direnekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.