Hizpideak

Soka non estutu badago

Xabin Makazaga.
2011ko martxoaren 30a
00:00
Entzun
ETAri Gernikako Akordioa bete dezan exijitzeko eskatu die Aintzane Ezenarrok, Aralarren izenean, gainerako sinatzaileei. Nahiz eta batzuek uste duten ETAk eskatutakoa bete duela.

Zer eskatu zioten, bada, ETAri? «Nazioarteko komunitateak egiaztatzeko moduko su-eten iraunkorra eta aldebakarrekoa aldarrikatzea, jarduera armatua behin betiko uzteko borondatearen erakusle gisa». Horri erantzunez, ETAk su-eten iraunkor eta egiaztagarria soilik ez, orokorra ere eman zuen. Eskaeraren bigarren zatiari bere erara erantzun zion: «Horixe da behin betiko konponbiderako prozesuarekiko eta konfrontazio armatuaren amaierarekiko ETAk duen konpromiso irmoa».

Aralarrek zilegitasun osoa du ETAk baldintzarik gabe desagertu behar duela esateko. Baina, Gernikako Akordioaren esparruan, aldeetako batek puntu bakar bat ere bete ez duelarik, ETAk eskatutakoa bete duela interpretatu duten sinatzaileei hain justu alde hori are gehiago estutu dezaten eskatzeak ez dirudi biderik egokiena giro ona eta elkarlana sustatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.