Estatuaren abokatuak aurkeztu du Bilduren zerrenda guztiak inpugnatzeko eskaera. Koalizioa «ETAren estrategian» dagoela dio, eta Batasunak «kutsatu» egin duela. Bildu inpugnatzeko aurkeztutako idatzia osatzerakoan, Espainiako Poliziaren, Guardia Zibilaren, Nafarroako Foruzaingoaren eta Ertzaintzaren txostenak izan ditu aztergai Estatuaren abokatuak. Guardia Zibilak esan du 46 hautagaitzek, gutxienez, %20ko kutsadura dutela.
Terminologiak auzi horretan izan duen bilakaera botereen banaketak eta independentziak izan duenaren parekoa da. Hitzetatik ekintzetara izan zen lehenengo, damuetatik gaitzespenetara ondoren, hausnarketetatik urratsetara hurrena, eta demokraziaren arauetatik kutsaduren ehunenekoetara orain. Izan dira tartean «gustu txarreko txantxak», aritu dira «kosmetikaz» eta «taktikaz», egin dira «pozteko» eskaerak eta «jokalekua» errespetatzeko ihardespenak.
Geroz eta gehiago beste termino batzuk ari dira entzuten: «desobedientzia zibila» eta «boikota», esaterako.
Hizpideak
Terminologia kutsatua
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu