Hizpideak

Ume-lapurren tutoretza

Idurre Eskisabel Larrañaga.
2011ko ekainaren 26a
00:00
Entzun
Asko dira frankismoan eta haren ondorengo urteetan ume lapurretek kaltetutakoak. Gipuzkoan, adibidez, 108 salaketa jarri dira, eta sona handiko erietxeak daude jomugan. Izen handiko medikuak, erizain eta moja prestuak eta Eliza katolikoaren itzala ageri dira nahastuta beldurrezko film bat harilkatzeko balio dezakeen mataza itsusian. Eta beste aldean, jende xumea, diru, ezagutza zein botere mugatukoa.

Zerk bultzatu ote zituen ginekologo ospetsu eta moja onbera haiek gurasoei haurrak ebatsi eta beste batzuei ematera. Dirua, hori da esplikaziorik zabalduena, zantzuek adierazten baitute diru asko mugitu zela trama horietan. Baina, nago, horrez gain, ama eta guraso haien gaineko tutoretza bat ere bazegoela, orduko balioen eta moralaren araberako epaitze bat: «Zertarako hauek hainbeste ume?» «Nola haziko du ama ezkongabeak haurra?». Nago, egun, beste bide batzuetatik bada ere, antzeko tutoretzen tentazioa hurbilegi dugula, batik bat, gaurko baztertuen umeei begira errukiz jartzen garenean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.