Presoen eskubideen aldeko manifestazioa urte hasierako ohiko erritua bihurtu da azken urteotan euskal herritar askorentzat. Baina ziur izan atzo Bilbon bildutako gehienak ohitura hori hausteko gogoarekin joan zirela Bizkaiko hiriburura; berriro espetxean daudenen oinarrizko eskubideak eskatu beharrik izango ez den esperantzarekin. Itxaropen horrek ekarri du hainbat eragilek bat egitea manifestazioarekin, eta atzokoa izatea, antolatzaileen arabera, azken urteotako manifestaziorik handiena.
Eta noski, batzuen itxaropenak besteen atsekabea ekartzen du. Espainiako Gobernuak eta sozialistek oraingoan zuhur jokatu dutenez, PPri egokitu zaio esperantza ur baldekada zakar batez ito nahi izatea. Esteban Gonzalez Ponsen bidez egin du, asteburuan telebistan titulu deigarriak lortzeko erabili ohi duen bozeramailearen bidez. Haren arabera, «hiltzaileen» alde ez ezik, «tratu txarren egileen, bortxatzaileen eta adingabeen galtzaileen» alde manifestatu ziren atzo Bilbon. Zein merke dagoen kalumnia kiloa...
HIZPIDEAK. Iker Aranburu
Urteberriko azkena?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu