Oihana Elduaien Uranga.
HIZPIDEAK

Zer aldatzeko prest?

2021eko azaroaren 2a
00:00
Entzun
Hitz handiekin hasi dute Glasgown COP26 goi bilera. «'Nahikoa da' esateko ordua da», Antonio Guterres NBE Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusiaren hitzak dira, atzo goi bileraren irekiera ekitaldian esanak. «Utz diezaiogun biodibertsitatea zakar tratatzeari, utzi diezaiogun geure buruak karbonoarekin hiltzeari, utz diezaiogun natura komuneko zuloa balitz bezala erabiltzeari [...] eta gure hilobiak zulatzeari». Mundu osoko agintariak batuta egongo dira egunotan zer egin erabakitzeko. Denak daude ados, hitzez behintzat, zerbait egin beharra dagoela esaterakoan. Denak dira ados planetak ezin diola gizakiaren erritmoari eutsi. Karbono emisioak murriztu behar dira, argi dago, Lurraren berotzeak mende amaieran 1,5 graduko tenperatura gainditu ez dezan. Ursula von der Leyen Europako Komisioko presidenteak esan zuen: «Ipini prezioa karbonoari; naturak ezin du prezio hori ordaintzen segitu». Baina nork ordaindu behar du prezio hori? Interes ekonomikoak lehenetsita planeta komuneko zulo gisara tratatzen dutenei ordainarazteko moduko akordioa erdietsi beharko dute, eta proportzio justuetan planetan dagoen orok ordaindu beharko duena. Urteetan sortutako egitura ekonomikoak aldaraztea behartu, eta haien ondoriozko ohiturak aldatzera bultzatu. Azken aukera da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.