Hizpideak

Zergatik tabakoa?

inaki petxarroman
2011ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Tabakoaren aurkako gurutzada abiatu dute politikariek, argudio honi helduta: herritarren osasunaren zaintza. Tabernetan erretzea debekatu dute, eta, orain, elkarte gastronomikoetan ere ezin dela erre ohartarazi dute.

Arriskutsua da tabakoaren kea, jakina. Minbizi eragileak ditu: karbono monoxidoa, hidrokarburo aromatiko poliziklikoak, artsenikoa... Baina, hain arriskutsua bada, nola izan daiteke legezkoa tabakoa saltzea?

Eta, bestetik, zergatik ez debekatu substantzia horiek beraiek modu askoz ere masiboago batean atmosferara isurtzen dituzten jarduerak? Zergatik ez egurtu monoxido karbonoaren isurle ikaragarri diren ibilgailuak?

Nola daiteke dioxina, gas eta metal astunen sortzaile diren errauste plantek, porlan eta paper fabrikek, petrolio findegiek eta zentral termikoek inolako eragozpenik gabe jarraitzea herritarren osasunari kalte egiten? Ze, gainera, ke asko dagoen taberna batera sartzea herritarren esku dago, kasu gehienetan; enpresa kutsagarri baten eta autoen kutsaduratik ihes egiterik ez dago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.