Hotza omen dator. Gordina. 1956ko izozteak ere aipatu dituzte, eta gure lagunari labean berotutako adreiluak, lotarakoan hanketan jartzen zituztenak, etorri zaizkio gogora. Egundoko hotza pasatu zuen, etxeko aulkiak erre behar izan zituzten ijitoen kastakoa zen bera ere: gurasoek ere harrapatutako guztia erre zuten hotzari aurre egiteko.
Egun haietan ez zuen elurrik egin, hasieran jela deitzen zion gauero egiten zuenari. Eta jela beti zuria zela uste zuen. Otsail hartan, ordea, horma beltza egiten ari zela entzun zien gurasoei, hamabost egunez hala deitu zioten hamabost egun haietan etxe aurreko zelaian zabalduta egon zen maindire izoztuari. Orduko hotzak, orratzek bezala ziztatzen zuen hotz gordinak, irakatsi zion bereizten ia urteroko jela zuria eta otsail hartako horma beltza.
Zain dago. Ez dio inork esan beharko bihartik aurrera egingo duena horma beltza den edo ohiko alarma faltsu horietako bat.
Hitz beste
Horma beltza
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu