Emakumeak, begiak lehor, denbora darama egunkariko argazkiari begira. Ez du zirkinik egiten, ez desesperaziokorik ez bestalakorik. Abaildura sakoneko begirada argazkian tinkatuta, zergatik, zergatik, zergatik galdezka ari da zentzu guztia galdu berri duen mundubaten erraietatik. Ez dabil kontu eske, ez da munduaren kontrako destainatik ari, are hondoagotik baizik. Galdera bera da jasotzen duen erantzun beti bera.
Egunkaria itxi du eta begiak bildu. Horma bat. Eta amildegia. Orain horma, orain amildegia. Pendiza bertikaletako mendi erpinen horma tzar baten parean dago, paretek osatutako frontoi sekulakoak ez dio pasatzen uzten eguterako argiari, baina harkaitz arteko hondakinen artean behar dute bere erraietakoaren gorpuzkiek. Non zaude, gorpuzki horietako zeintzuk dira zureak, haiek batu, zu besarkatu eta nire bihotzaren kontra berotzeko?
(Alpeetako tragedian hildako edozeinena izan liteke zutabeko ama, kopilotoarena barne).
HITZ BESTE
Horma
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu