Raxoi huskeriez (bagatelas) mintzatu zen Diadaren bezperan. Huskeriak, ordea, aurreikuspen optimistenak (edo pesimistenak: nondik begiratzen zaion) gainditu zituen. Independentziaren aldarria ez da jada ameslari batzuen utopia zoro ezinezkoa, mahai gainean dagoen debate politiko bazter ezina baizik. Katalunia esaten dugu, Euskal Herria esaten dugu. Europa esaten ari gara. Baina estatuen ala herrien Europari buruzko debate klasikoak ezin du etorkinak marrazten ari diren mapa demografiko berria ahaztu.
Demagun Brusela, Europako bihotza baita. Bertan dago legebiltzar europarra, Europako arazoak erabakitzeko foroa. Aldi berean, waloiak eta flandestarrak bizi dira bertan, frantsesa eta nederlandera dira hango hizkuntz ofizialak. Horrekin batera,egunotan jakinarazitako datu esanguratsu batek iradokitzen duena: azken urteotan Bruselan jaiotako umeen izen ugariena Mohamed izan da.
Raxoirentzat, huskeriak.
Hitz beste
Huskeria
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu