Orwellek esaten du Stalinek errusiarrak mobilizatu behar zituenean, ez zuela sekula hiritarren langile-izaera azpimarratzen, Ama Errusiaren defentsa baizik. Nikolas Sarkozy egiten ari den kanpainak eskema bera darabil: Frantzia bere identitatea galtzeko arriskuan dago, Frantziaren baloreak desegiten ari dira, emigrazioak Frantzia desintegratuko du.
Bigarren Mundu Gerran Hungariatik Frantziara ihes egindako aristokrata bat zuen aita, Sarkozy emigrante baten semea da. Baina ez du horretaz hitz egiten, uko egin dio Hungariarekinlotzen duen orori, haren ahotik ez omen da sekula ateratzen txikitan ikasitako hungarierazko txintarik, gorroto omen du inork zalantzan jartzea haren frantsestasuna. Eskuin muturreko bozak irabaziko baditu, areagotu beharra dauka beti praktikatu duena, horixe du auzi: frantses garbi ikus dezagun nahi du, xenofobo txit aratz bat ikusten ari gara.
Hitz beste
Identitatea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu