HITZ BESTE
Inbasioak
Unibertso osoan yankiena da inbaditzaileen beldur latzena duen herria. Ehunka pelikula eta liburu plazaratu dituzte gaiaren inguruan. Inbaditzaileen beldurrak ehunka amesgaizto probokatu dizkien seinale. Profilaxiak ondo funtzionatu die: ez dute inbasio bakar bat ere sufritu. Aitzitik: 1798tik gaurdaino berrehunetikgora inbasio protagonizatu dituzte. Erraz esaten da.
Wikileaks-ek beste inbasio-klase bat ere salatu du: gure saloietan, sukaldeetan, komun-zuloetan zeuden yankiak, baina, berriro ere, inbadituak berak balira bezala erreakzionatu dute.
Baina yankien artean ere ez da dena kolore bereko. Berripaper honek atzo zioen William Douglass antropologoaren «Terrorista nire baitan» liburua argitaratu berri dutela euskaraz: «Estatubatuarra dela aintzat hartuz eta AEBek beste herrialdeekiko harremanetan izan duten jokabide belikoa gogoratuz», Douglass-ek bere baitako terrorista aztertu du bereliburuan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu