Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Inexistentzia

2012ko otsailaren 8a
00:00
Entzun
Irakurleak imajinatzen al du Tàpies hil berriaren lanari buruzko lan akademiko sakon bat, serioa, artistaren ertz nagusiak aztertzen saiatuko litzatekeena, baliatutako bibliografian aintzat hartu gabe katalanez idatzitakoa, kontuan izan gabe autore katalanek Tàpiesen lanari eskainitako saioak, poemak, elkarrizketak, artikuluak?Ez, niri ez zait buruan kabitzen. Baina Euskal Herrian, bai. Hemen horixe da normalena: Txillidari, Oteizari edo iniziatiba plastiko esanguratsuenei buruzko hemengo lan akademiko gehienek ez dute aintzat hartzen euskaraz idatzitakoa. Txillidari edo Oteizari buruzko lan akademikoetako bibliografia oparoetan nekez ikusiko duzu Gabriel Aresti, Juan San Martin, Koldo Mitxelena, Juan Mari Lekuona, Martin Ugalde edo Xabier Leteren aipamenik (hildako autoreak baino ez aipatzearren).

Ez dira existitzen, ez autoreak, ez haien hizkuntza. Balirudike euskarak ez dakiela deus euskal arteaz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.