Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Integrazioa

2012ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Bagoiko atea nire parean gelditu da eta hiru mutil beltz irten dira trenetik, bakoitzak salgai eta zirtzileriaz beteriko zakutzar bana zeramala bizkarrean hartuta. Euskara eta ezagutzen ez dudan hizkuntzaren bat tartekatzen zuten. Batek, jiraturik, treneko segurtasun arduraduna eta txartelen kontrolatzailea agurtu ditu gaztelaniaz. Gero, goazen! esan die beste bi mutilei. Ordurako trenean nintzen ni, segurata eta pika-pikarengandik nahiko hurbil. Nire gorreria eta guzti, haien solasa nahiko garbi entzuteko moduan, behintzat:

«Beltz hauek zein azkar integratzen diren.Segituan ikasten dute euskara, ez dira tontoak, badakite horrela errazago integratuko direla».

Egoera ulertuko bada, inportantea da argitzea: gaztelaniaz ari ziren integrazioaren eta euskararen loturaz, eta gisa bertsuko haritik segitu dute trena abian jarri arte.

Orduan, pika-pikak billetea eskatu dit.Gaztelaniaz (ez dakit esan beharrik zegoen).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.