Txerra Rodriguez.
MELE

Iparra

2022ko abuztuaren 9a
00:00
Entzun
Zergatik ditugu erdigunean begiak, ahazten ditugu bazterrak eta hegiak, zer ote gira gu ttikiak ttikiegiak, ez denez berandu, mintza daitezela periferiak». Hori diosku Odeik bere lehen diskoan. Ea, jarri ditzagun periferia batzuk berbetan, bada. Alfabetoari jarraituz, A-tik Z-ra.

Alda, Arbonako okupazioa, Arrapitz federazioa, Axut antzerki taldea, Bake Artisauak, Bertsularien Lagunak, Biltxoko, Bizi kolektiboa, Borderline fabrika, Brebeta eta Baxoa Euskaraz, Dom Campistron, EHZ, Erabil kolektiboa, Euskoa, Etxaldia, Ez Kexa arropa, Festilasai, Gastibeltza filmak, Gure Irratia, Hemen elkartea, Herrikoa sozietatea, Herri Urrats, Idoki, I-ener, Irulegiko irratia, Itxaro Borda, Kanaldude, Laborantza Ganbera, Libertimenduak, Lurrama, Lurzaindia, Mintzalasai, murgiltze eredua Irisarrin eta Larrainen, Ostia kolektiboa, Sarako biltzarra, Seaska, Selaurua Betez, Ttok arte lekua, Udaleku, Usopop, Xedebat, Xiberoko Botza, Xiberoots, Zabalik elkartea, Ziburuko liburu azoka. Eta beste hainbat, noski.

Ari dira ipar periferia hauetatik errepertorioa hedatzen eta zabaltzen, borroken eta erresistentzien eta biziberritzeen errepertorioa. Eraikuntza gakoetan edo desobedientzia gakoetan, euskaraz hein handi batean, eta jatekoaz arduratuta, eta etorkizunaz, eta lorratz ekologikoaz, eta kulturaz, eta gozamenaz, eta bizitzeaz. Aldirietatik hegora, mendebaldera eta ekialdera transferitu beharko ditugu balio hauek, autodeterminazio kolektiboa eta pertsonala handitzeko. Azken finean, utopia handien abaroan, gaur eta hemen botere-eskala gerturatzen duten proiektuak baino ez zaizkigu gelditzen, eskura.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.