Aginpide handiko politikari eurolatra batek oso maite zituen El Mundoko kazetari eroletra baten testuak. Eta politikariak faboretxo bat eskatu zion kazetariari: mesedez eta arren, egin ziezaiola beltz-lana, idatz zitzala bere diskurtsoak, bihur zedila bere sabel-hiztun. Kazetariak esnetan onartu zituen enkargua eta enkarguari itsatsitako ordaintza. Gogotik ekin zion lanari, goratsuak ateratzen zitzaizkion diskurtsoak. Baina bere goi literatura hark oihartzunik lortzen ez.Hartan, politikariarentzat idatzitako diskurtsoen prosa eta estiloa laudatzen hasi zen El Mundon, non bestela? Horrela, kazetaria bi nagusiren beltz bihurtu zen: politikariarena eta bere egoarena.
Bukaera falta zaio ipuinari: Matas politikaria Alemany kazetariaren laudorioak sinestera iritsi zen, eta baita konbentzitu ere berea zela diskurtsoetako luma aparta. Harik eta epaiketa batek bera ere bere egoaren beltz zela erakutsi dion arte.
Hitz beste
Ipuin bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu