Telebistak bere etsairik handiena balitz bezala gorrotatzen du isiltasuna: denboraren zirrikitu guztiak bete behar izaten ditu ardailarekin, isiltasuna ez dadin inondik sartu. Beldur dio isiltasunari, bertigodunak amildegiari bezala. Aktore batek isiltasunak tartekatzen baditu bere jardunean, zuzendariak aginduko dio mugitzeko eta bizkortzeko jarduna, zapping-zapping egin dioten katuak bezala egiten baitio publikoak ihes isiltasunari...
Hotsik gabeko bi minutuko bideo bat egin berri dute Britainia Handian telebistarako. Tenislari, musikari eta aktore, hainbat aurpegi ezagun agertzen da bertan. Denak isilik. Begiradak, zirkin pentsalariak, kezka, desioa...
Hamar segundoko aurrerapen bat banatu dute. Ikusgarria da guztiz. Baina inondik ere ez isila. Nik, behintzat, bonba-hotsak entzuten nituen bideoa ikusterakoan. Behin izango isiltasuna entzuteko parada, eta ejertzitoa omentzeko egin omen dute bideoa.
Isiltasuna
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu