Hitz beste

Islak

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 8a
00:00
Entzun
Idazleok iraindu gintuenean, gurekin batera iraindu zituen euskal irakurleak ere. Gero, koska guztiz ezohiko bat protagonizatu zuen: barkamena eskatu zigun. Horrek beratu-edo egiten du hanka-sartzea, baina kaltea egina dago: ezin zaio atzera eragin hainbeste mikrofonoren aurrean egindako ahoberokeriari.

Hala ere, bada kezkatzen nauen beste konturik: hasierako adierazpideen eta ondorengo barka-eskearen funtsean badago oso aurreiritzi hedatu bat, euskara eta indarkeria batzen dituena, euskararen mundua kolore bakar batekin identifikatzen duena. Kezkatzen nau, ez delako egia. Indarkeria babestu duen ahots asko atera da euskararen baitatik, baina baita indarkeriaren aurkako ahots ozen asko ere. Euskararen izaera anitza eta askotarikoa da, eta aniztasunak on egiten dio euskarari, horixe egia. Baina islatzen dugun irudia kolore bakarrekoa da, nonbait. Monolitikoa eta pitzadurarik gabea.

Hausnartu beharko genuke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.