Hitz beste

Itsu

Anjel Lertxundi.
2011ko uztailaren 9a
00:00
Entzun
Ahanzturak ez darama inora: memoria galduta, ez da biderik bilatzen historiaren labirintoan. Ahanztura eta heriotza ez dira gauza bera, baina bai ahaideak. Memoriarik gabe deus hutsa baikara, atzera begiratzea, beharrezkoa da; hatza akats eta bidegabekeria historikoetan jartzea, terapia bazter ezina.

Iraganeko bidegabekeriei aurrez aurre begiratzea derrigorrezkoa da, bai, baina atzera begiratu, zertarako? Arrazoia nork duen erabakitzeko? Arrazoiaren bandera arerioaren kontra jasotzeko? Arrazoi historikoa ez da inoiz begirada bakar baten patrimonioa izaten. Inork ez dauka arrazoi historikoaren monopoliorik, begiraden artean osatutako mosaiko bat da historia. Max Weberrek garbi ikusi zuen: politikagintzarik gaiztoena, soilik arrazoi bila dabilenarena, eta ez etorkizun zuzenago bat bideratuko duen marko adostu baten atzetik.

Ahanzturaren eta arrazoi izatearen artean, badago itsua ez den biderik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.