Anjel Lertxundi.
Hitz beste

Itsuak

2012ko urriaren 24a
00:00
Entzun
Benetako justizia bilatzen duen justizia saiatuenak ere zaila du, ia ezinezkoa, begiak iristen ez diren tokian argi egitea. Frogak falta. Halatan, torturak ez baitira jendearen bistan praktikatzen, existituko ez balira bezala da, eta torturatuaren hitzak sistema guztiaren kontra egin behar du, borroka aurrez galdu batean. Larrutik ikasitakoa ezin argitara eman.

Tortura-zuloekin aski ez, eta orain kalea ere haiek bezain estolderia itsua izatea bilatzen ari da Espainiako Barne Ministroa. Lekuko deserosorik gabea. Argazki kamerak, mugikorrak eta irudiak debekatuta, polizia babestea omen du helburu. Ez du esan nola babestuko dituen hiritarrak, legea, demokrazia. Kaleak itsututa, iritzi publikoa itsutu nahi du: bihotzak —publikoaren sentiberatasunak— nekez erreakziona dezake ikusten eta ezagutzen ez duen zerbaiten aurrean.

Soldadu atunburu baten kamerarena da Abu Grhaib-ekoaren kulpa ere, zer gara ba itsuak!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.