Badira itzal handiko hitzak, misterioaren aura dutenak. Horietako bat, itzal bera. Azken urteotako euskal literaturan ez da itzalik falta, izenburuetan, behintzat. Itzalak (bi aldiz), Itzalen itzal, Utopiaren itzalak, Itzalaren baitan, Haizearen itzalak... Itzala daramaten berrogei izenburutik gora aurkitu dut han-hemen.
Itzala, errainuen, gauza iheskor aldakorren mundua. Iradokizun poetikoena. Itzala bera ere salduko luke, esaten da diruzaleengatik. Ez da oso poetikoa, baina susmatzen genuen gertatuko zela hori ere. Gertatu da: aski ez eguzkiari zerga jartzea, eta orain itzalari atera nahi diote zukua: Italiako Conegliano herrian zerga kobratzen hasi dira kalean itzala proiektatzen duten propaganda eta toldoengatik.
Eguzkia gorienean zenean ere Axularrek ez omen zuen egiten itzalik. Ipuina gaurko garai materialistara egokitu beharko dugu: ez zuen itzala galdu jakituriaren truke, haren zerga ez ordaintzeagatik baizik.
HITZ BESTE
Itzalarena
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu