Aspaldi handian (nire belaunaldiaren gazte garaian, alegia) debate nagusia zen nola uztartu behar ziren auzi soziala eta auzi nazionala. Klase borrokaren eta nazio borrokarenarteko orekan zegoen perfekzioa, baina bi elementuon arteko ezkontza beti baitzen ezinezkoa (utopikoa), bataren zein bestearen garrantziak markatzen zuen talde politiko txiki zein handien izaera eta norabidea. Debate horrek eragin zituen gure arteko liskar eta haustura mingarrienak, debate hori gabe nekez uler daiteke frankismo azkeneko eta osteko euskal ezkerraren historia.
Urteak aurrera, debate hura diluitzen joan da. Zehatzago esanda, debatearen alde soziala joan da azukrea kafesnetan bezala urtzen. Eta alde sozialarekin, langile kontzientzia.
Datorren asteko grebaren haritik datozkigun diskurtso askok inoiz zaharra izan behar ez zuen perspektiba hura dakar orain oroira. Gauzak nola diren: krisiak ez du guztia hondoratzen.
Hitz beste
Itzulera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu