Hitz beste

Itzulera

Anjel Lertxundi.
2011ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Oportxoetatik itzuli berri, malenkoniarenmaizter eta eguneroko lanaren jopu baldin bazarete, eta ez baldin badakizue opor osteko abaildurari buelta nola eman, ea eguna arintzen dizuen Triesten kontatzen den istoriotxo tristeak:

Berrogei urte Australian etorkin egin eta gero, Toni Triestera itzultzen da. Jaisten da itsasontzitik eta, hunkituta, hiriari begira geratzen da. Ez da ezer aldatu. Maleta tzarra harturik, portua utzi eta kalez kale hasten da. Etxeak, plazak, jendea… Dena dago utzi zuen bezalatsu. Bepi, Gigi eta Ninirekin kartetan aritzen zen tabernatxo aurrera iristen da. Hura ere berdin-berdin dago. Sartzen da tabernan, begiratzen du lagunekin kartetan ibiltzen zen txokora. Bertan dago mahaia, bertan daude Bepi, Gigi eta Nini ere. Pausotxo batzuk ematen ditu lagunenganaino, begiak malkotan. Bepik, jiraturik, laguna ikusten du negarrez. Maleta seinalatzen dio:

—Zer, Toni? Ba hoa?
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.