Izeberga

Anjel Lertxundi.
2010eko urriaren 3a
00:00
Entzun
Martin Auzmendik Euskadi Irratian: «Jakin badakigu indarrean dugun modeloak ez duela iraungo, baina inork ez du aldatu nahi». Egunero ikasten ari gara: inork pausotxo bat eman orduko, tresabira itzularaziko dute (itzularazten dugu, erruak beti kanpokoari egozteko bizioak gaixo baldin bagauzka ere). Baina kontua da krisiari ez badiogu aurpegi ekonomikoa baino ikusten, ez garela ezta krisi ekonomikotik ere irtengo. Modelo osoa dago hondoa jota, ekonomiarena ez da modelo oso baten porrot sekulakoaren adierazlea besterik, modeloaren zutabe guztiak daude-eta kolokan:gauzen jabetza helburu, gainerako guztia jabetzaren (eta haren ondorio ezinbestekoa den kontsumoaren) aldarean sakrifikatzen dugu.

Jakin, denok dakigu sobra ere zulotik nola irten litekeen, badakigu sobra ere ekonomiarena ez dela gaixotasun larriago baten izeberga baino: ez dugu aldatu nahi, horixe benetako krisia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.