Gure ezagun bat, izokin zale amorratua bera, izokina ematen zuten kultur ekitaldietara joaten zen soilik. Harentzat, izokinak markatzen zuen erakusketen eta estreinaldien kategoria. Halako batean, ordea, patata tortilla lehor-lehorrek hartu zuten izokina bezalako mokadu finen tokia, ateratzen zuten ardoa gero eta zakarragoa zen, kontratatzen zituzten zerbitzariak txit ziren baldar esperientziarik gabeak, eta degradazioaren prozesu etengabe horretan, azkenean gertatu beharrekoa gertatu zen: kultur ekitaldietako lunchak kendu zituzten. Ordurako, gure ezagun izokin zalea guztiz zegoen desagertuta.
Prozesua ez da, antza, bukatu, eta, ikusten ari garenak ikusita, ez dute etsiko kultur ekitaldiak ere guztiz kendu arte: kultur usaina duen oro laguntzarik gabe gelditzeko bidean da, galdetu bestela Zinemaldiari, Musika Hamabostaldiari, Abaori…
Nago ez ote den gure ezagun izokin zalea kultur aurrekontuak kudeatzen ari dena.
Hitz beste
Izokin zalea
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu