Hitz beste

Izua gaur

Anjel Lertxundi.
2011ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Adiskide batek George Grosz artista espresionistari buruzko monografia ilustratu bat ekarri dit Alemaniatik opari. Ez dakit alemanez, baina bai ilustrazioak begiratzen. Inon irakurria dut erreprodukzioetan, baita perfektuenetan ere, tanatorio batean bezala egon ohi dela pintura, baina Groszen erreprodukzio hauetan ageri diren bankari, industrial, gotzain eta putek ez dute hildako gorpuen ez zurruntasunik ez zurbiltasun argizarizkorik. Orain laurogei bat urte margotutako lanak diren arren, bizi-bizirik daude, guztiz dira benetakoak, gaurkotasuna darie.

Iragan mendeko bi mundu gerren arteko garai uherraren ispilu dira, orduko krisi ekonomikoari etekin ederrak ateratzen hasita zegoen tribu groteskoaren argazkiak. Krisi finantzaria faxismoa inkubatzen ari da; koipeztatzen eta gizentzen ari dira totalitarismoaren protagonistak izango direnak.

Paralelismoak egiten haste hutsak izua eragiten du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.