Hitz beste

Izua nukleoan

Anjel Lertxundi.
2011ko martxoaren 23a
00:00
Entzun
Marrazkilariek perretxiko erraldoi baten gisa irudikatu izan dituzte leherketa atomikoak. Astaputz alimaleko batek zapart sekulakoa egin izan balu bezala. Gehienok gehiago dakigu energia nuklearrak eragindako beldurraz, energia nuklearraz baino. Japoniako zeruan bi perretxiko erraldoi marraztu zituzten aurrekariek ez dute izua izutzeko aukerarik ematen. Ikusten ari garenak ikusita, etorkizunak ere ez. Asko gara, bai, fisioa eta fusioa desberdintzen ez ditugunak, atomoaren estruktura imajinatzen ez dugunak, doi-doi dakigunak Garoñako eta Fukushimako piszinak ez direla igerilekuak. Baina gure baitako beldurrari energia berritu zaio, fisioak eta fusioak zapart egin dute izu zaharren nukleoan, gero eta sakonago somatizatzen ari gara erreaktore baten barruan bizi bagina bezalako sentipen kontrolik gabe hori.

Energia nuklearraz asko omen dakiten adituek diotenez, energia nuklearraz tutik ere ez dakigulako da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.