Maialen Akizu.

Agindu

2024ko apirilaren 21a
05:00
Entzun

Agindu aditzak bi adiera baditu gutxienez; agindua izan daiteke ordena, mandatua, esana. Baina agindua izan daiteke hitzematea, zina, promesa ere. Eta Promesen garaia izenekoa da Marina Garces filosofo, irakasle eta saiakeragile kataluniarraren azken lana. Garcesek dio promesa «hitzezko ekintza» bihurtu dela, orainaldian eragina duen etorkizuneko indar bat, eta iragarpena iragarki bilakatu dena denboraren joanean. Historikoki, lehen promes handia Jainkoaren hitza izan omen zen: salbazioa agintzen zuen hark. Ondoren kapitalismoak eta Estatu Modernoak bukaerarik gabeko hazkundea, babesa eta ongizatea lortzeko promesa egin dute. Baina etorkizuna ere bihurtu da iragan, eta promesek ere badute euren iraungitze-data: Jainkoak ez gaitu salbatu, Estatuak ez gaitu babesten, kapitalismoa ez da mugagabea. Garcesen ustez «istripuen denbora» delakoan gabiltza, ezusteka, zalantzati, eta galdetzen du ea testuinguru honetatik egin ote daitekeen promesik, ezer agindu ote daitekeen, gaindi ote dezaketen aginduek agintea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.