Maialen Akizu.

Airetik zerura

2024ko martxoaren 5a
05:00
Entzun

Frantziak, Egiptok eta Jordaniak egin bezala AEBak ere airetik laguntza humanitarioa banatzen hasi dira Gazan. Sareetan azaldu zait bideoa. Hirurogeita sei parapente gris lurreratzen dira kostaldean Point Break pelikularen eszenan bezala. Parapenteetan ez dago militarrik, ez dago inor; Airdropetik argazkiak trukatzen diren moduan bidali dituzte poltsak, jakizu nondik, jakizu nork, jakizu nola. Jaso eta eskerrak eman zeruari, hau da, AEBei. Elikagaiez beteak daude poltsak, baina, propio, ez diete zerri haragirik sartu.

Lurraren kontrako sarraskia airetik laguntzea. Pelikula bat egiteko ideia izan zitekeen; eta bada. Gidoia eta errelatoa sinonimoak dira, eta nola bizitzan hala zineman, garrantzitsuena ondo kontatua egotea da. Urriaren 7an Gazaren kontrako setioa hasi zutenetik 30.300 pertsona inguru hil dituzte. Handik bost hilabetera ugaritu egin dira Israelen kontrako kritika eta gaitzespenak, eta ikerketa independente bat eskatu dute NBEk, EBk, Alemaniak eta Frantziak azken sarraskiak argitzeko. Eta hau ere pelikularen parte da. Ikerketek beti ematen diote sinesgarritasuna krimenari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.