Denok asko gara, eta bereizi beharra dago: gizonak eta emakumeak, zaharrak eta gazteak, aberatsak eta pobreak, euskaldunak eta espainolak, bertakoak eta kanpokoak. Eta batek ez du lortzen bere baitatik ihes egitea, eta ez du lortzen sartu nahi duten komunitate guztietan ikustea bere burua. Etxepeko bileran bezala sentitzen da ia leku guztietan: egon beharra dago, jendetasunak eskatzen du, galtzekoak dauzkazu bestela, laster bukatuko da.
Denok asko gara, eta bereizi beharra dago. Nork bere sistema dauka, eta ez da beti erraza izaten zergatik esaten jakitea, nola funtzionatzen duen azaltzea, baina hor dago, barren-barreneraino sartua, eta beti ari da lanean, izan lagunak, izan ezagunak, ala izan ezezagunak (horra jendea bereizteko sistema bat). Badira beste hainbat.
Denok asko gara, eta bereizi beharra dago. Orain hurrena sistema berri bat azaldu zidaten. Sistema horrek jendea hiru taldetan banatzen du: normalak, bereziak eta arraroak. Normalak zein diren, esan beharrik ez dago: normalak. Bereziak horixe dira, bereziak, normalek ez duten zerbait daukatenak. Eta gero arraroak daude. Eta zein da berezien eta arraroen arteko aldea? Bada bereziak ondo konpontzen dira normalekin.
Jira
Arraroak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu