JIRA

Aurkibidea

Angel Erro.
2014ko irailaren 3a
00:00
Entzun
Irailak 2: Turista desinformatu baten abuztua. Irailak 3: Ikasturte honetan jorratuko ditudan gaien gida osatugabe eta gutxi gorabeherakoa. Irailak 4: Yolanda Barcina eta mazedonia. Irailak 5: Pop. (…). Irailak 7: Gasteizko berdea.

(…) Irailak 19: Zer daramaten eskoziarrek gonen azpian, generoari erreparatu gabeko galdera. Urriak 15: Dantza urratsen inguruko zertzelada gutxi batzuk.

Azaroak 7: Krema katalanaren errezeta. Azaroak 30: Zebrabideen teoria. Abenduak 21: Egunaren galera orokortuaren nolabaiteko elegia.

Urtarrilaren lehena: Haste Santua. Urtarrilak 15: Idurre Eskisabelen zutabe baten aurka.Otsailak 23: Voynich eskuizkribua deskodetzeko aurkitu ditudan hainbat argibide. Martxoak 8: Emakumeen Eguna dela eta, zuzenean aipatu gabe, emakumeen aldeko zutabe onbera eta konplexuduna.

Apirilak 5: Aberri Eguna, hunkituta edo. Maiatzak 12: Neure buruaren aurka. Maiatzak 20: Mariano Rajoyren irribarreaz. Ekainak 3: Margolari hiperrealistak eta errealitatea. Ekainak 25: Heinleinen Hatsarrea. Ekainak 28: Harrotasunaren Eguna, hori ere zuzenean aipatu gabe, topikoan ez erortzeagatik. Uztailak 7: 101 arrazoi, zerrendarik ez egiteko. Uztailak 31: Aurkibidea (bis).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.