Ez dakit zenbat aldiz agertuko den adiera horrekin, akaso ez da ohikoena izango, baina niretzat, izango da oso rustikoa naizelako, gobernatu ganadua egiten da. Jaten eman, azpiak atera, beren kabuz egin ezin dituztenak egin alegia, esne eta okela produkzioak etenik izan ez dezan. Nola gobernatzen gaituzten ikusita, batek derrepente ulertzen du gizaberearen izatea.
Savaterrek Borgesen aipu bat hartu zuen atzo bere artikuluari hasiera emateko: «Egunen batean gizakiak Gobernurik ez izatea mereziko du». Ederra kontua. Orain merezi du, beraz? Eta zer da munduaren bazter honetan bizi garenok merezi duguna, Espainiako eta Euskadiko ezkerra? Nafarroako eskuma? Zer da merezi duguna, Sarkozysmoa?
Harritu egin ninduen, goitik behera egiten dut neure (baita parentesi arteko zalantzak ere), ondo aletzen eta azaltzen ditu buruan dabilzkidan kezkak; HUHEZIko langileek osteguneko grebaren inguruan argitaratutako oharra da, sustatu.com atarian irakur dezakezu. Hauxe dio, besteak beste: «Kooperatibako jarduna zerbaitek definitzen badu, autoeraketa hitzak definitzen du. Geure buruak gobernatzen ditugu (edo saiatzen gara behintzat)».
Pentsua ez jaten saiatzea bera asko da. Gozoagoak egongo gara.
Jira
Autoeraketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu