Zenbat dioen gutaz hizki bakar batek. Ezaguna egin den COVID-19aren azken aldaerari zergatik eman dioten eman dioten izena; horrek, esaterako, asko esaten du gutaz. Izan ere, horretan pentsatzen hasita, azterketa bateko galdera ona ere izan liteke; nota igotzekoa, nahi baduzue. Zer esaten du gutaz omikronek.
Luzamendutan ibili nahi duen ikaslea itzulinguruka hasiko zen omikron hizki greziarra omega alfabetoaren azken letraren alaba txikia dela esanez (ondorioztatuta ala ondorioztatu gabe omikron aldaerak amaiera ez, baina tarteko helmuga adieraz dezakeela). Harago joan nahi duenak azalduko luke SARS-CoV-2-aren aldaerei zergatik eman dioten greziar alfabetoaren hizkiek izen. Lehenik detektatu duten herrialdeen bidez izendatzea saihesteko, hasieran egin bezala, horrek jatorri horretako guztien kontrako arrazismo jarrera justifikatu gabeak eragin zituelako, baita aldaeraren jatorria berez beste nonbait egon edo dagoeneko guztiz hedatuta egonda ere. Letra grekoak, berriz, neutroagoak dira. Tira, ez guztiz. Omikronaren aurreko biak baztertu dituztelako, ingelesdunak edo txinatarrak nahasi edo gogait lezaketelako nu edo xi hizkiek. Zientzia unibertsala da, baina, onerako, txarrerako eta huskerietarako, ez beti.
JIRA
Azterketa
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu