Maialen Akizu.

Bendajea

2024ko urtarrilaren 28a
05:00
Entzun

Egunkariak ez du informazioa emateko bakarrik balio. Inork kontrakorik uste badu, irakurri dezala Mikel Elkoroberezibarren atzoko erreportajea. Egunkariaren paperezko edizioek, besteak beste, zapatak lehortzeko, txirrindularien gorputzak hotzetik babesteko, sua pizteko, baratzean jarduteko, hitz berriak sortzeko zein historia ezagutzeko balio dien testigantzak bildu ditu kazetariak.

Paperezko egunkariari beste funtzio bat ematen dio Ramonek. Tabernan geundela azaldu zen. Zer behar zuen galdetu zion errondan zegoenak, eta alkoholik gabeko garagardoa eskatu berak. Berokia kendu, eta hara, ezkerreko besoko alkandorapean egunkari orriak bistara. Ondokoak, asaldatu xamar, paper horiek zertarako zituen galdetu zion, zauriren bat baldin bazuen gasa jarriko ziola orduantxe bertan, gaiztotu egingo zitzaiola bestela. Ramonek ohiko tenpletik lasai egoteko eskatu zion. Zauri bat zuela, bai, eta mediku hitzordua bihar. Sintrona hartzen duenetik azala hauskorra du, paperezkoa kasi, eta odolari ondoen egunkariak eusten omen dio. «Trankil, ez dizkiñat ipini eskelen orriak».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.