Jira

Beratzen

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko otsailaren 16a
00:00
Entzun
Ez dago atsedenik, atsedenaldiak txokolatina baten izena hartu zuen, eta harrezkero tarte bat hartzea ez da dena utzi, lanak, penak, kezkak ahaztu eta arnasa hartzeko etena, kontsumitzen, eta beraz produzitzen, jarraitzeko tenorea baizik. Eguna luze joan da, ordenagailuak erre egin dizkizu begiak, noiz hilko zaren pentsatuz joan zara autobusean bide bazterretako argi ahulei begira, etxera iritsi eta telebista piztu duzu, eta hor ari zara, ohartu ere egin gabe, Berlusconi aberatsago egiteko lanean, libertatea ederra da, esan zuen poetak, baina oso gogorra.

Telebista kate frantses bateko zuzendaria izan zen, oker ez bazaude, elkarrizketa batean ahoa gehiegi ireki eta egia esan zuena, saio guztiak daude ikuslearen garuna beratu eta iragarkietan arreta jarri dezan pentsatuta. Eta zuri iragarkiak gustatzen zaizkizu gehiena, botatzen duten gauzarik inportanteena izateaz gain, ondo ematen dute gure garaiaren neurria.

Oraintxe bertan telebistan ikus dezakezun gauzarik onenetakoa coca-colaren azken iragarkia da: badago arrazoirik mundu hobe batean sinesteko. Sarean ere badago, ikusi egin behar da. Benetako datuak omen dira. Monopolyko diru gehiago inprimatzen da, dolarrak baino.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.