Maialen Akizu.

Berrirakurri

2024ko apirilaren 10a
05:00
Entzun

Hilabeteko azken asteazkenean elkartzen dira gurean. Dozenatik gora lagun, berrogeita hamar urteko batezbestekoa, denak zuriak, emakumeak gehienak. Ordu eta erdiko saioa izaten da normalean, bederatzietarako itxi behar dutelako kultur etxea, eta ez dago, arraioa, espazio publikoa ordutegietatik kanpo erabiltzeko modurik. Idazlearen bisitek pixka bat gehiago estutzen dute teknikariaren itxarona. Jateko zer edo zer egoten da halakoetan, eta patata tortillak alarmak aldatzeko gai dira.

Atzoko egunkarian irakurle kluben aniztasuna aipatzen zen. Ugaritu egin dira, oro har. Iratxe Retolazari irakurria da literaturan dagoen formakuntza eskasia eta aisialdia norbere garapen espazio gisa ulertzea izan daitezkeela horren arrazoietako bi; literatura, egun, aisialdia dela, baina pentsamendu kritikoa garatzeko balio duen korronteak badirauela oraindik.

Kultura kolektibizatzeko lekua da irakurle kluba, eta arrakastaren azpi-izenburuetako bat hori da: kolektibizatzea. Libururik irakurrienez galdetzen dugu, baina puska bat interesgarriagoa litzateke galdetzea zein den libururik berrirakurriena.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.