Angel Erro.
JIRA

Berrogeia

2018ko maiatzaren 12a
00:00
Entzun
Berrogei zenbakia da Sesame Street haurrentzako telebista saioan inoiz zenbatu den kopururik altuena. Berrogei dira, halaber, «Sesamo, zabal zaitez» esaldi sekretua ezagutzen duten lapurrak. Berrogei urtez ibili zen Herri Aukeratua basamortuan zehar alderrai. Berrogei egun eta berrogei gauez iraun zuen Uholde Nagusiak. Beste horrenbeste egun eman zituen Moisesek Sinai mendian. Denbora luze zehaztu gabea adierazteko erabiltzen da hainbat tradizio zaharretan, euskarazkoan «hamaika» erabili izan den bezala.

Matematiketan berrogeia zenbaki oparo bat da, erdiperfektua, oktogonala, Harshard zenbaki bat, birbiderkagarria edo tau zenbaki bat. Zenbaki erromatarretan, nik (oraingoz) erabiltzen dudan kamiseta neurria da berrogeia. Berrogeia deitzen zaio euskaraz garizuma kristauari, berrogei egun, noski, luzatzen delako. Pierre Lhandek bere euskara-frantses hiztegian dio berrogoia «uron insignifiant» bat ere izan daitekeela, birao arin bat, Jean Barbierren adibide honetan bezala: «Hauts balite orai! Berroia!». Lafitteren ustez deabru hitzaren itxuragabetzetik dator. Nire ustez, eta adin honetara iritsitako gehienon ustez, ez dago zertan deabruari heldu berrogeiak birao (arin) moduan erabiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.