Maialen Akizu.

Betoaren jarraipena

2023ko abenduaren 12a
05:00
Entzun

Ostiralean Gernikako plazan milaka herritar bildu ziren Gernika-Palestina deialdi herritarrak antolatutako ekimenera. Palestinako bandera irudikatzen zuen mosaiko erraldoiarekin batera, Israelen okupazio eta genozidioari behingoz eta betirako bukatzeko eskaera eta boikoterako deia egin zituzten, besteak beste. Israeli boikota egin dioten lurraldeen artean ez dago gure ordezkaritzarik.

Ostiralean bertan, Ameriketako Estatu Batuek (AEB) Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Segurtasun Kontseiluaren ebazpen berri bati betoa jarri zioten. Arabiar Emirerriek aurkeztutako ebazpenak Gazan berehalako su-eten humanitarioa exijitzen zuen. Babesak babes, AEBen beto botoaren ondorio ez da halakorik izango. Israelek Palestinaren aurka egindako gerra-krimenek Estatu Batuen inpunitate osoa dute eta gerra- eta okupazio-baliabideek finantzaketa-iturri zehatz bezain dibertsifikatuak. Bitartean, AEBetako lehendakaritzarako primarioen aurreko debateak hasita daude, hautagaien izen, milioi eta asmoak entzuten, irakurtzen, ikusten hasi gara betoaren jarraitzaile fidel modura.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.