Jira

Bezpera

Xabier Gantzarain Etxaniz.
2011ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
Aberri Egunaren bezpera zen —herri honetan beti da bezpera—, eta iluntzen hasita zegoela sartu ginen Gernikan. Ez dakit nik zer espero zuen, barru-barrutik irten zion: herri arrunta da barren.

Herrian bueltaka ibili ginen autoarekin, aparkatzeko toki bila. Frontoian aulkiak jartzen ari ziren, kontzerturen bat egongo da, motza naiz batzuetan, ez zitzaidan berehala etorri bezpera zela; hara, Asian Doner Kebab bat ikusi dut hor, gustura jango nuke zikinkeriaren bat. Bai aparkatzea lortzen badugu. Hori udaletxea da, eta hori kultur etxea, eta hor gora joanda dago juntetxea. Etxe asko, eta berde gutxi. Bai, baina dagoena bedeinkatua. Segituan ikusiko duzu. Beste pare bat buelta eman genituen, zirkuitu itxian denborarik azkarrena lortzea beste asmorik ez bagenu bezala, eta azkenean topatu genuen hutsune bat, Arranotik oso hurbil. Terraza beteta, giro ona zegoen.

Eta bonbardatu zutenean, zutik geratu zen arbola? Jakina, ezin izan nion eutsi, santua da. Eta nola hil zen orduan? Zahardadeak jota-edo, ez dakit ba, gaixotasunen bat-edo, ez dakit, egia esan. Begiratuko dut bihar Wikipedian, eta esango dizut, baina goazen orain afaltzera.

Euskadi Doner Kebab horrek ez dauka itxura txarra.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.