Angel Erro.
JIRA

Bideo-jokoak eta pornoa

2022ko ekainaren 2a
00:00
Entzun
Lotura lehenago egin duenik bada ere, azken egunetan gehiago entzuten da. Beti egon da indarkeriaren errua gazteek kontsumitzen dituzten bideo-jokoei bota dien jendea, batez ere indarkeria horrek gazteekin zuzenean zerikusia duenean (armadetako jeneralek ez omen dute bideo-joko biolentoetan jokatzen); esaterako, AEBetako ikastetxeetako tiratzaile erasoetan. Nik ez dakit zer pentsa, ez naizelako batere zalea (ez eta gaztea ere), eta ondorioz ez daukat nerabe baten psikean eragin dezakeenaren usmorik ere. Ted Cruz senatari errepublikarrak argi pixka bat eman dit, erriflearen biltzar nazionalean esan baitu halako erasoen errua ez dela armena (debekatu edo murriztu beharrik ez, beraz),baizik eta gazteek darabiltzaten indarkeriazko bideo-jokoena. Ikusarazi dit oso litekeena dela bideo-jokoena ke-laino bat besterik ez izatea.

Gauza bera gazteek kontsumitzen duten pornografiarekin. Erraz botatzen zaio errua bortxaketak daudenean; azkenaldiko talde bortxaketak gertatu direnean berriz entzun dut aipatuta. Oraingoan ez dut Ted Cruzik lagungarri, baina, analogiaz, ezin da honakoa ere arazoaren sustrai zailagoari aurre ez egiteko bide bat izan? Sexu heziketari edo matxismo estrukturalari itzulia emateko gogo falta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.